Nola parte hartu?

Larrabetzu 10 gaitan banatu dugu. Eta gai hauek guztiak bi txanda ezberdinetan landuko dira:
Lehenengo txanda: 2018ko urtarriletik apirilera arte: Hondakinak, Ekonomia, Ingurumena, Etxebizitza, Euskara eta Kultura.
Bigarren txanda: 2018ko irailetik abendura arte: Kirola, Gazteak, Hezkuntza eta Memoria Historikoa.

Gai guztietan hartu dezakezu parte. Ekarpenak www.larrabetzu2025.eus webgune honen bidez egin ahalko dira, baita Udalak emango dituen beste aukera batzuen bitartez ere, hala nola Hirix aplikazioa eta WhatsApp.

Prozesuaren lehen fase honi maiatzean/ekainean emango zaio amaiera, eta emaitzak aurkeztuko dira jendaurrean.

 

ATZERA