Etxebizitza

Larrabetzun urteetan izan da gai honekiko aparteko sentsibilitatea. Alde batetik, lurraren okupazio basatiak arduratzen gaituelako eta bestetik, ingurumenaren zainketak eta hurrengo belaunaldien etorkizunak. Horren harira dator azken urteetako interesa eta ardura etxebizitza politikaren inguruan: Non, nola eta zenbat eraiki behar den eta etxea oinarrizko eskubidea den ala espekulaziorako elementu bat.


GAUR EGUNGO EGOERA
Larrabetzuko hiri antolamenduko plan orokorrean azaleratu zen orokorrean herri ereduari dagokionez dagoen gogobetetasuna: tamaina, gizarte harremanak, ekipamenduak, naturarekin erlazioa... 
Gogobetetasun hau nabarmena da jendeak bizi-kalitatearen hobekuntza bezala hazkundearen ideiaren arbuiatzean.  Gauzaturiko prozesu parte-hartzailean, azaleratu zen ingurumena lehentasuna zela, bai eta  baliabide naturalen ustiapena  eta disfuntzioen zuzenketa, hedapenerantz joan ordez lehentasuna ematea. Azken finean, sendotze eta hobetze plana aukeratu zen,hazkunde-planaren ordez.

 

AZPIGAIAK
Etxebizitza hutsak Etxe hutsen definizioa: Definizio desberdinak daude eta juridikoki ez dago kontzeptu argirik.Gaia zabala da eta definizioa zehazteko dago. 
●Etxebizitza berriak
●Merkatu babestua
●Merkatu librea 
●Bestelako ereduak
Andel Eredua:Elkartea eta kooperatiba da. Patrimonioaren jabea kooperatiba da. Kide bakoitzak etxebizitzaren erabilerarako eskubidea dauka, baina ez da jabea.

 

INFORMAZIO GEHIGARRIA
Hona hemen interesgarriak diren dokumentu batzuk etxebizitzaren inguruan:

Txotx kafe
Etxebizitza hutsak
Hastapena onartzeko agiria
Actualización De La Información Urbanística

 

 

 

 

Ekonomia

Herriaren eredu ekonomikoa, herritarren arabera, merkataritzaren garapena (batez be, herriko saltoki txikiak, herritar ia guztiek pentsatzen dute indartu egin behar dala-eta) eta lehenengo sektorea (tradizioz eduki duen garrantzia galdu du) konbinazioan oinarritu behar da.  (Ados consulting, 2009. urtean egindako emaitzen txostenaren arabera.) 


GAUR EGUNGO EGOERA
Herritar gehienek pentsatzen dutenez nekazaritza eta abeltzaintza bultzatzea beharrezkoa da. Lehenengo sektorea dinamizatzeko, nekazaritza ekologikoko esplotazioak eta nekazaritza-turismoak sortzea dira aukera batzuk.  
Orokorrean, ez dago enpresa berrien instalazioak ipintzeko borondaterik; izan be, herritarrek ez dute nahi Udalak lurrak gordetzea enpresa berriak ipintzeko. Hala eta guztiz ere, izatekotan, kontaminatzen ez duten enpresa berriak izango lirateke, modu positiboan baloratzen da enpresok zergen bidez herrian uzten duten dirua.


AZPIGAIAK
Lehen sektorea Nekazaritza, abeltzaintza, basozaintza… Merkaturatzea eta kalitatezko produktu naturalen kontsumo arduratsua baliatuz, Larrabetzuko lehen sektorearen berreskurapena bideratuko duen orainerako eta etorkizunerako proiektua garatzea. “Bertokoa indartuz” ekimena eta “lurra, lana, jana” progama. 
Zerbitzuen sektorea Denbora batez, merkatarien elkartea egon zan, baina, daborduko, ez da batzen. Tabernek be ez daukate antolamendu egonkorrik, baina badago, moduren baten, koordinazioa. 
●Industria sektorea
●Enplegua

 

INFORMAZIO GEHIGARRIA
Hona hemen interesgarriak diren dokumentu batzuk ekonomiaren inguruan:

Lurra Jana eta Lana
Datu ekonomikoak
Hastapena onartzeko agiria
HAPO Prozesu parte-hartzailea

 

 

 

Hondakinak

Gure eguneroko bizitzak sorrarazten duen hondakin kopurua hain da handia, harekin zerbait egin behar da nahitaez.  Beraz, hondakinak arazo eta aukera bilakatu dira. Arazo dira osasunarentzat eta ingurumenarentzat, eta aukera paregabea berrerabilera burutsua egiteko.  Larrabetzuko biztanleek honi buruz kontzientzia handia dute, eta gero eta handiagoa gainera azkeneko datuek azaltzen dutenez.


GAUR EGUNGO EGOERA
2016an, Larrabetzuko gaikako bilketa inguruko herrietakoa baino altuagoa izan zen eta azken urteetan, gehituz joan da. Hala ere oso urrun dago oraindik egokia izatetik. Interesgarria da azkenen hiru urteetan, Larrabetzuko gaikako bilketa gehituz joan dela, Txorierriko beste herrietan gutxituz joan den heinean, batez ere gaika biltzen den zatiki organikoa. Dena dela, Larrabetzu ondino oso urrun dago 2020. urterako eskatuko den  %50eko gaikako bilketatik.


AZPIGAIAK
Hondakinen murrizketa 2016an, Larrabetzuk gaika bildu zituen udal hondakinen % 32,26. Inguruko herrietakoa baino ehuneko altuagoa da.
Hautatze-bilketaren sustapena Hiri-hondakinak bereizteko prozesua, jasotakoa birziklatu eta tratatzeko aukera izateko.
Organikoaren bilketa (konposta) “Bertokoa indartuz” ekimena, lehen sektorea bultzatzeko eta hondakin organikoen kudeaketa hobetzeko ekimena da. 
Edukiontzien kokalekua Larrabetzu osoan birziklatzeko aukera berdina izatean edukiontzien kopuru eta kokapenari dagokionez.

 

INFORMAZIO GEHIAGARRIA
Hona hemen interesgarriak diren dokumentu batzuk hondakinen inguruan:

Agenda local 21 
Bertokoa indartuz
Comparativa Larrabetzu Txorierri
Actualización de la información urbanistica

 

 

 

Ingurumena

Larrabetzuko hiri-antolamenduko Plan Orokorra lantzeko prozesu parte-hartzaileak erakutsi du asetze orokorra dagoela gure herri-modeloaren alde : tamaina, gizarte harremanak, hornikuntzak, naturarekiko harremana... Asetze hau nabarmena da enfasian aipaturiko modeloa mantentzean edo ezaugarriak edo berezko (ingurune naturala bezala) degradatutako alderdiak berreskuratzean.


GAUR EGUNGO EGOERA
Azken Larrabetzuko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak hainbat kategoriatan sailkatzen dau Lurzoru Urbaniezaezina eta horren erabilera araupetzen du:
- Babeseko zonalde bereziak, ingurumena hobetzeko eta artapen aktiboa, espezieen eta komunidadeen presentzia handitzeko, basoen egitura eta lotura naturala hobetzeko, ukipenak edo kalteak desagertuarazoteko...
- Lur ganeko lurrek babesa, ibaiertzeko haltzadiak berreskuratzeko errekasto guztietan, eta lurraldea lotuko daben igarobide naturalak izan daitezan.
- Nekazaritza-abeltzaintza eta landazabaleko zonaldea, ortugintzaren erabilerak eta ingurumenaren aldetik modu iraunkorrean kudeaturiko landaketak sartzeko, eremu zabalak ezartzeko uholde-lautada legez, eta ustez nekazaritzako jarduereagaz lotutako eraikuntzak geldiarazoteko.
- Basoko erabilerea mugakaz, baso naturalak berreskuratzeko eta, horri esker, fauna aberastasuna handitzeko eta ziklo hidrologikoak gehiago jagoteko.
- Ekoizpeneko basogintza, lurra prestatzeko hain kaltegarriak ez diran teknikak, koniferoen arteko oreka, txanda luzeagoak, eukaliptoen eremua ez handitzeko.
- Ingurumena hobetzea, Conteneko hondakindegia ingurumenaren aldetik lehengoratzeko.

 

AZPIGAIAK
●Biodibertsitatea Biodibertsitatearen galera gelditzea da lehentasuna. 
●Energia eta klima aldaketa Kontsumiduriko ia energia guztia udalerritik kanpokoa da: argindarra, gasa, ibilgailuetarako erregaiak… Ez dago energia iturri propiorik, eguzki-panel bakar batzuk eta etxe batzuetan tximiniarako erabilten dan egurra izan ezik.
●Mugikortasuna Larrabetzuko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrak ‘higikortasun iraunkorreko eta espazio publikoaren kudeaketako Plana’ dauka.
●Paisaia  Udalerriak ingurumenaren aldetik daukazan baliabide nagusiak Aretxabalgane errekea eta haren alboetan iraun dauan ibarreko landaretza dira. Ganera, arriskuan dagozan hainbat espezierentzako intereseko gunea da.

 

INFORMAZIO GEHIGARRIA
Hona hemen interesgarriak diren dokumentu batzuk ingurumenaren inguruan:

Lurra, Jana eta Lurra
HAPO Ingurumena
HAPO Ingurumen ebaluazio azterketa
HAPO Mugikortasun jasangarria eta Hirigintza

 

 

 

Euskara

Larrabetzu herri euskalduna da, baina, azken urte hauetan ezagutza eta erabilera nabarmen jaitsi dira. Gaur egun esan daiteke arlo guztietan euskararen presentzia badagoela. Hala ere, herrian nolabaiteko erlaxazio egoera sumatzen da, euskara erabiltzea ez da garrantzizkotzat hartzen, besteen eskuetan uzten da erabilera , eta arlo informaletan gaztelania bihurtzen da jaun eta jabe. Joera hau handitzen ari da.


GAUR EGUNGO EGOERA
Larrabetzu, Txorierriko euskararen arnasguneetako bat jotzen dugu, eta izaera horrek eskaintzen duen aberastasun linguistikoa mantendu eta erreferentea izaten jarraitu gurean, herriko eskolak, udalak eta beste herri elkarte batzuen artean euskararen osasunaren diagnosia egitea erabaki zen, eta, horrekin batera, egindako kale erabileraren neurketaren datuak baliatu ziren herriko errealitate linguistikoaz jantzi eta jabetzeko.
Herriko diagnosiak (www.darabilgu.eus) eta erabileraren neurketak erakutsi dute azken urteotan gure hizkuntzaren ezagutza maila jaisten joan dela eta lehen erabat euskaldunak ziren eremuetan gazteleraren presentzia geroz eta handiagoa dela. 


AZPIGAIAK
●Euskaldun hiztunak Euskaldun guztiok euskaraz egitea ahalik eta leku gehienetan eta jende gehienarekin; horixe da helburua.
●Euskara ikasleak Euskara ikasten dabiltzanen ahaleginean, euskalduntzeko bidea erraztea eta etengabe sustatzea, euskararenganako jarrerara hurbilduz. 
●Erdaldunak Euskararekiko jarrera baikorra handitu eta euskara ulertzeko gai bihurtzea, euskararen garrantzia helaraziz.
●Eremu fisikoa Herria oro har, hau da, euskararen presentzia herrian eta lurraldean.

 

 

 

 

Kultura

Kultura, oro har, gizarte edo gizatalde baten ezaugarri diren berezitasun espiritual, material, intelektual eta afektiboak dira. Eta kulturgintza pertsonaren garapen integralerako ezinbestekoa dela ikuspuntutzat hartuta,  oreka bat lortzea beharrezko da. Kirola egitea, gorputza zaintzea eta kulturgintza, sormena lantzea, bateragarriak direla zabaldu beharko litzateke. Eta denon artean kultura arloari herri batean duen garrantzia landu.


GAUR EGUNGO EGOERA
Euskal Herri osoan legez Larrabetzun ere kultur jardueretara hurreratzen den gero eta zale gutxiago dago. EH osoan lez, Larrabetzun ere kulturgintzak balioa eta baloreak galdu ditu, prestigioa galdu du, ongizatea deritzon horretatik kanporatu dugu eta bigarren, hirugarren edota laugarren mailako kezka bat bihurtu zaigu. Ondorioz, larrabetzuarrok ez dugu euskal kulturgintzaren berri eta gure kulturaren transmisioa ez dugu bermatuta. Gaur egun, gero eta herritar gehiagok, lan orduetatik kanpo dugun aisialdia kirola eta gorputzaren zaintzari bideratutako jardueretan ematen dugu (frontoiko ikastaro eskaintzetan parte hartzen dutenen kopurua ikustea besterik ez dago).


AZPIGAIAK
Kultura elkarteen koordinazioa 2011. urtean KULTURBILGUNEA sortu zen. Foro horretara udalean kultur elkarte legez erroldatuta dauden elkarte guztiak deitu ziren. Bertan herriko taldeen ibilbidea, funtzionamendua, helburuak eta bitartekoak ezagutu eta konpartitzen dira. Honi esker, kultur agenda bateratzen da, ekitaldiak modu eraginkorragoan antolatzen ditugu, ekimenen inguruan gehiago hitz egiten da, eta elkarrengandik asko ikasten da. Ildo honetatik, kultur politika baterako estrategiak sortu eta proposamen integralak lantzen dituen larrabetzuarren bilguneaizan nahi dugu.
Antzerkia eta dantza Gaur egun Bizkargi Dantza taldea dugu. 6 urtetik aurrera euskal dantzak ikasteko aukera ematen du. Antzerki talderik ez dugu eta ez dago antzerkigintzan aritzeko aukerarik. Antzerkia programatzen denean, erantzuna oso ona izaten da, herritar asko eta asko joaten dira antzezlanetara.
Musika eta bertsolaritza Musika: Musika Eskola, ekimen pribatua berau. Herritar askok ikasi dute bertan baina gero oso gutxik egin dute plazarako pausoa. Eskolan euskal musika tresnak jotzen erakusten dute. Horiek bai, horiek plazarako pausoa eman dute Txistulari taldea, herriko jai eta ospakizunetan aritzen dena. Neska talde bat (Keshala) eta mutil talde bat ere badabil aspaldian elkartu, entseatu eta kalean jotzen. Musika jasotzeari dagokionez, 53 beteko dituen Hori Bai gaztetxea dugu.
Literatura 2004. urtetik, Literaturaz Berbetan deritzon literaturazaleen bilgunea dugu. Duela urtebete arte, hilero-hilero idazle bat etorri izan da eta beragaz liburu bati buruzko solasaldia egin dugu. 2017tik, udalaren erabakiz, diru falta argudiatuta, idazlea bi hilean behin etortzen da. 15 bat laguneko talde iraunkorra da. Udalak antolatuta, 6 urtera bitartekoentzako irakurketa saioak izaten ditugu Angulerin, Saroaren gidaritzapean. Ume eta gurasoek parte hartzen dute. Umeek, ipuinen bitartez, literaturarekin duten lehen harremana da.
●Arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak Margolaritza tailerra antolatu izan duudalak eta Txinpasmendi guraso elkarteak urteetan. Aurten bertan behera utzi behar izan dute ez delako lagun nahikorik apuntatu. Udalak Gabonetako postal-lehiaketa antolatzen du eskolako umeei zuzendua. Postal horiek Angulerin erakusten dira.

 

INFORMAZIO GEHIAGARRIA
Hona hemen interesgarriak diren dokumentu batzuk kulturaren inguruan:

Kultura Larrabetzun jaso, jorratu, erein

 

 

 

 

Hezkuntza

Hezkuntza definizioz, ezagutzak, baloreak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi norabideko gizarte-prozesua eta horren emaitza da. Beraz, oso arlo garrantzitsua herri baten etorkizunerako, eta etengabe eraldatzen doana,momentuko ohituretara moldatzen. Denon artean eraikitzen den gizarte-prozesua da. 


GAUR EGUNGO EGOERA
Larrabetzun, hezkuntza arloan hurrengo eragile eta erakundeak hartzen dute parte: Alde batetik, haurreskola: 0 eta 2 urte bitarteko haurrak dituena. Beste alde batetik, eskola ume eta nerabeak dituena. Eta azkenik, Txinpasmendi guraso elkartea: Giza erakunde eta erakunde kulturalekin batera, hainbat arlotan parte hartzen duena. Ekintzak antolatzen ditu: mendi-irteerak, antzerkiak, eskolako jaia, musika taldeak… Eskola komunitateari ikastaro desberdinak proposatzen dizkio. Eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen ditu. Jantokiko kudeaketa egiten du.


AZPIGAIAK
Azpiegiturak Azpiegiturak egoki mantentzea da lehentasuna, eta eskolaren inguruan dauden beste azpiegiturak erraztea (frontoia, abadetxea,..)
Ikasleen herria eta komunitatearen ezagutza Eskolako komunitatearekin hartu-emon zuzenak eta sendoak lantzea. Eskolako curriculum formalean herriaren ezagutzari lekua eman. Haurreskola-eskola binomioa: Gaur egun, eskola eta haurreskolaren artean dagoen komunikazioa  hobetu egin beharko litzatekeela uste dute langileek eta erlazioa handitu egin behar dela bi sektore horien artean.
Elikadura Elikadura burujabetzaren harira, herrian sortu den zikloa indartu eta bultzatu. Zikloa, honetan datza: eskolan batzen den organikoa konposta bihurtzen da. Konpostak lurra elikatzen du. Lurrak elikagaiak sortzen ditu, eta ikasleek produktu horiek kontsumitzen dituzte.

 

 

 

Gazteak

Gazteak etorkizuna direla esaten da. Eta horregatik geroaldiaren belaunaldiak kalitate funtzionaleko zigilu bat izan behar du, kulturarteko garapen soziala indartzen duten proiektuetan. Komunikazioa hobetzea garrantzitsua da, batez ere helduekin eta udalarekin, eta ikuspuntu komunak aurkitzea interesen artean eta transmisio moduetan. Beraz, gazteen artekoa ez ezik, belaunaldien arteko elkarrizketa sustatzea ere garrantzitsua da.


GAUR EGUNGO EGOERA
Gazteok gaitasun desberdinak garatzea da lehentasuna: talde lana, antolakuntza, ditugun arazoen gaineko ardura, konpromisoa… Eta adin tarteak bereiztu behar dira, beharrizan diferenteak baitituzte: Alde batetik, 12-16 bitarteko gaztetxoek aisialdirako proposamenak eta asteburuetan egoteko leku baten beharra ikusten dute. Beste alde batetik,  17-24 bitartekoak gehien bat Hori Bain batzen dira eta bertan hainbat ekintza (musika, kultura, zinea, eta abar.) antolatzen dituzte. Eta azkenik, 24-30 bitartekoek orokorrean  kolektibo mailan oso presentzia gutxi dute herrian.


AZPIGAIAK
●Aisialdia Gaztetxoentzako proposamen gehiago sustatzea arlo guztietan: kirola, aisialdia, Kultura, eta abar. Gaztetxoak Hori Bain partaide izateko bertan eurentzako ekintzak antolatu eta gonbita luzatu. ABIAN"HORI BAI: Gazteon intereseko eta beharrezko ekintzak burutzen dira bertan.
●Lana Herrian lana topatzea zaila da,eta dauden lanak kontratu gabekoak. Larrabetzun lana egiteko aukera baldintza duinetan sustatzea.
●Etxebizitza (alokairuak) Etxebizitza topatzea ere zaila da. Etxe hutsak badira ere, alokairu gutxi dago. Eta alokairuaren prezioa altuegia da.

 

 

 

Kirola

Kirola eta jarduera fisikoa hezkuntza integrala barruan kokatzen ditugun terminoak dira. Osasuna,bizitza estiloa, eta elkarbizitzarekin zuzeneko lotura dute gainera. Jarduera fisikoa adin guztietako herritarrek egiteko aukera izatea ezinbestekoa da. Esandakoaren arabera, Larrabetzun kirol eta jarduera fisikoa egiteko aukerak zabaltzea beharrezkoa da. 

GAUR EGUNGO EGOERA
Kirol elkarte ugari ditugu Larrabetzun, eta beraz, kirol elkarteen arteko komunikazioa ona izatea ezinbestekoa da. Horretarako, gaur egun dagoen koordinazioa hobetu behar da. Eta era berean, kirol instalazio ezberdinei arreta jarri behar zaie, eta beste gauza batzuen artean, ingurune naturalak duen garrantzia azpimarratzen da, norbere kontura aisia eta kirola egiteko aukera izan dezan.

AZPIGAIAK
●Kirol elkarteen arteko komunikazioa Kirol elkarte ugari ditugu Larrabetzun. Ezinbestekoa ikusten da elkarteen arteko komunikazio hobetzea. Koordinazioa behar da instalazioak erabiltzeko, ordutegiak antolatzeko, eskaintza aberasteko, eta asteburuan egiten diren ekintzak antolatzeko.
●Kirol instalazioak Kirolerako ekipamenduak eta elementuak egokitzea eta erabilera sustatzea, segurtasuna ere hobetuz.

 

 

Oroimen historikoa

Sarritanaipatu izan da Memoria Historikoa Larrabetzun, baina, zertaz ari gara gaiaz dihardugunean? Herri batek zer gogoratzen duen, eta zer ahazten. Bada, oroimen historikoak eta oroimen kolektiboak garrantzi handia dute herritarren artean loturak egin eta esanahiak biltzeko. Larrabetzuarrek zertan oinarritu gara gure nortasuna eraikitzeko? Gure historiaren zein pasarteri eman diogu garrantzia? Are gehiago, ezagutzen al dugu larrabetzuarren historia kolektiboa?


GAUR EGUNGO EGOERA
Larrabetzun badago oroimen historikoaren lanketan dihardun elkarte bat “Larrabetzu 1937 elkartea”. 1936ko gerrako urteurrenetan eta Asturiaseko borrokalarien oroimenerako ekitaldiak antolatu ditu. 2015etik Karraderan elkartearen jarduera lotu zaio. Helburuak Larrabetzun Gerra Zibilaren eta Lehen Frankismoaren gertakariak ikertu eta Burdin Hesiaren aztarnak balioan jartzea dira.

 

INFORMAZIO GEHIGARRIA
Hona hemen interesgarriak diren dokumentu batzuk oroimen historikoaren inguruan:

Txotx kafe
HAPO Prozesu parte-hartzailea

 

 

ATZERA