Welcome to Citizen

Larrabetzuko plan estrategikoa

Udalari dagozkion kontu konplexuei aurre egiteko modu desberdin bat, gardenagoa eta inklusiboa sustatzea da prozesu honen xedea, Larrabetzuko herria 2025. urtean nolakoa izatea nahi den erabakitzeko herritar guztion artean.


Prozesu honen bitartez, Larrabetzuko udalak eztabaida plazaratu nahi du biztanleek herria nolakoa izatea nahi duten erabakitzeko aukera izan dezaten; Udala herriaren beharrak eta desioak kudeatzeko tresna bat baino ez da izango, beraz. 
 

 


10 Gai

Larrabetzu 10 gaitan banatu dugu, herriaren etorkizunerako giltza diren gaiak aukeratu dira. Era berean, gai bakoitza azpigai ezberdinetan zehaztu dugu. Horrek gaiaren azterketa erraztuko du. Eta gai hauek guztiak bi txanda ezberdinetan landuko dira.




Partaidetza

Larrabetzu 2025 proiektuaren helburua denon artean eguneroko bizitzan garrantzitsuak diren hainbat gairi buruz hausnartzea, eztabaidatzea eta erabakitzea da. Denok maite dugu gure herria, Larrabetzu. Denok ditugu gustuko gauzak eta hobetu beharrekoak. Herritar guztiok ditugu ideiak, proposamenak, proiektuak, gure herria aberasteko. Zelango Larrabetzu duzu zuk buruan?